miércoles, 30 de diciembre de 2015

                                 



                                   Bizikleta

Gaur kampora joan naiz bizikletarekin , nire bizikleta BMX bat da, beltza eta zuria kolorekoa , gurpiletan deko bi gauza zuk igotzeko. Baina bi gurpilak hustuta zeukan eta puztutu  garbitu... egin dut , plaza gorrian egon naiz Mikelekin eta Nikorekin jolasten baloiarekin .  Eta azkenik etxera jatera .

  


               


martes, 29 de diciembre de 2015

NIRE OLENTZEROAREN EGUNA.






Resultado de imagen de olentzero eta opariak
Hau ostirala Olentzeroaren eguna zen. En ese día el Olentzero me regaló un libro que quería leer y ropa. el libro estaba tan bien que me lo acabé ese mismo día (y tenía 300 páginas aproximadamente.) 
Después de abrir los regalos nos fuimos a comer con la familia y estuvimos allí hasta la noche

Nire albuma

 

                       NIRE ALBUMA



Pasadan hilabetean, nire aitite egunkaria erostera joan zen eta egunkariaren gain albuma batekin etorri zen. Ww-eko albuma zen. Nahi nuen albuma zen.

                                       
   WWE  kirol entretenimendu munduko lantegirik handiena da.
   WWE-n irabazleak izateko borrokatzen dute. Irabazten duenari gerriko bat saria bezala ematen diote eta galtzen duenari ez diote ezer ematen.
   Albumam antzinako eta oraingo borrokalari guztiak guztiak gain managerrak, aukezlaria, gerrikoak agertzen dira.
   Niri borrokalaririk gehiena gustatzen zaidan John Cena da. Berezko kromo guztiak dauzkat.
   Kromo asko erosi eta gero  zazpi bakarrik albuma amaitzeko geratzen zait.
Badakizu, WWE-ko kromoak badauzkazu  nirekin aldatu ahal duzu.

ETXEA APAINTZERA!


.

ETXEA APAINTZERA!


Urte guztietako gabonetan bezala, etxea gabonetako apaingarriekin apaintzen da.
Normalean apaingarri hauek ipintzen dira:
-Zuhaitza.
-Belena.
-Argiak etb.
 Gero zuhaitza bolatxoekin, panpinekin eta izarrarekin apaintzen da eta etxea zoragarri geratzen da!
Niri gabonak asko gustatzen zaizkit zeren eta familiarekin afaltzen duzu, etxea apaintzen duzu, opariak daude...

Olentzeroren eguna

Olentzeroren eguna
Atzo Olentzeroren eguna izan zen. Goizean nire amarekin afaria antolatu nuen eta oso gozoa geratu zen. Zazpiak eta erdietan Basaurira joan ginen nire aitonari bilatzera. Orduko oraindik ez ziren heldu lehengusuak. Denbora pilo bat pasa zenean heldu ziren. Mahaia prestatu genuen eta gero jan. Bukatzerakoan helduak hitz egiten geratu ziren eta guk jolastera. Denetara jolastu genuen eta oso dibertigarria izan zen, baina denbora azkar pasa zen eta despeditzeko ordua etorri zen. Gaur goizean esnatzerakoan, lehenik egin nuena opariak zabaldu izan da. Oso politak dira eta oso dibertigarriak. Ori guztia izan da. Espero dut zuen gabon gaua nirea bezala izatea, super dibertigarria.  EGUBERRI ON!



ESTEBANEN ZORIONIK BEROENA! (DESDE EL TERCER PLANETA)

En una ocasión, durante una sesión de planetario, un niño de unos 10 años me hizo una extraña pregunta: “¿Por qué estas estrellas no tienen puntas?”  Tuvo que repetírmelo, y cuando por fín conseguí entender lo que decía, me quedé sorprendido de que con esa edad nunca hubiera visto estrellas de verdad “sin puntas”.

Con puntas o sin puntas, estos días están por todos los sitios y el símbolo de la navidad son las estrellas, precisamente el objeto de estudio y observación de los aficionados a la astronomía.
Será porque ya los he disfrutado muchas veces, o por lo que suponen de exaltación del consumismo, que cada vez me gustan menos estos días de estrellas “con puntas”, pero hay que reconocer que sirven para encontrarnos con familiares y amigos, e intentar pasarlo bien.
Aunque se usen como reclamo publicitario y comercial, no es menos cierto que para algunos, sobre todo los niños, tienen un significado de fiesta y alegría, y todos hemos sido niños alguna vez.
Por eso, yo también quiero felicitaros en este día, y os deseo FELIZ NAVIDAD, o
si lo prefieres,“FELICES FIESTAS”, o “FELIZ SALIDA Y ENTRADA DE AÑO” o incluso, como últimamente se oye, “FELIZ SOLSTICIO” .
 
Estrellas con puntas, estrellas sin puntas y estrella de navidad
Pero la estrella de Navidad por excelencia es una estrella “diferente”, que parece ir dejando una estela tras de sí. Se dice que esa imagen fue utilizada por primera vez por el pintor italiano Giotto en su cuadro “Adoración de los Reyes”, y lo que pintó allí fue el cometa Halley que él mismo había visto en el cielo en 1301.
Parece ser que a partir de ese momento la estrella de navidad tuvo cola y también a esta estrella de Giotto le han crecido las puntas, pero en mi felicitación os la pongo cuando todavía no las tenía.
He intentado ponerlo en los idiomas que oís en la calle todos los que leéis este blog, (suponiendo que los chivatazos de Google sean correctos) y en otro que debería valer para todo el mundo.

lunes, 28 de diciembre de 2015

GABON ZAHARRAK

GABON ZAHARRA

Hurrengo Abenduak 31 Gabon zaharrak dira 00:00 ordutan. Jendeak mahatsak jaten du normalean, baina nire familia eta nik txanpan edaten dugu kanpai bakoitzean, baina ez pentsa nik eta nire lehengusuek alkola  edaten dugula. Guk "Txampin" deitutako edari bat edaten dugu, txampina txanpan antzekoa da baina ez dauka alkolik. 
Gabon zahar festan, urte berria ospatzen da, eta orain 2016. urtea ospatuko dugu. Niri asko gustatzen zait familia oso dagoelako, eta denok pozik.
Nire izeko Veronika, ipintzen ditu denonen abesti gustokoenak. Gabon zaharrak nire festarik gustokoen bat da, baina gustatuko litzaidake gabon zaharretan opariak egotea ere.

2016 on bat izan!!!

sábado, 26 de diciembre de 2015

MORGAKO IRTEERA

Abenduaren 18an 75 lagun Morgara joan ginen Argizai Eskaut taldearekin. Poz-pozik nengoen nire lehenengo irteera baitzen. Autobusean Jon Mikelen ondoan jesarri nintzen eta 08:30ean Morgara heldu ginen. Asteburua Morgako Meakaur izeneko etxean egon ginen. Oso etxe polita zen eta logela asko zeuzkan. Logela bakoitzean zortzi litera zeuden. Motxilak, lo egiteko zakuak... utzi ondoren kalera irten ginen eta han jolastu eta arauak komentatu genituen. Geroago Mikel izeneko monitoreari lagundu genion Belengo Bakearen Argia bilatzen. Afaldu ondoren pijama jantzi genuen eta oheratu ginen. Nire logelan 4 mutil eta 4 neska zeuden. Lo gutxi egin genuen gaua beldurrezko kondairak kontatzen eman genuen.
Larunbatean oso goiz altxatu ginen. Arropa jantzi bezain laster beheko solairura jaitsi ginen gosaltzeko. Gosaldu eta gero hortzezkubila hartu genuen eta hortzak garbitu genituen. Geroago kalera abiatu ginen eta monitoreek 3 talde antolatu zituzten. Talde bakoitzak izen bat zeukan eta gurea" La Voz Kids" zen. Taldeek dagokien programa egin behar zuten. Guk "La Voz Kids" izeneko egin behar genuen. Geroago atsedenaldia izan genuen eta futbolean aritu ginen. Ondoren entsegua egin genuen. Mikelek eta biok abestu behar genuen.
Eguerdian bazkaldu genuen eta gero herriko frontoira joan ginen jolastera. Arratsaldean " La Voz Kids " programa egin genuen. Amaitu eta gero dutxa hartu genuen. Gauean esan ziguten irabazi zuen taldea. 
Igandean gosaldu genuen . Gosaldu eta gero jolasten aritu ginen. Eguerdian Galdakaorantz abiatu ginen.
14:00etan gure herrira iritsi ginen.
Oso asteburu dibertigarria izan zen. Izugarri gustatu zait irteera!

martes, 22 de diciembre de 2015

OLENTZERO 5. MAILAKO LAGUNTZAILEEKIN HAUR HEZKUNTZAN

TXORIZOAK EGITEN



Orain dela gutxi txorizoa egitera joan nintzen nire ahizpa eta aitarekin. Ez ginen bakarrik egon nire amama, bere ahizpa eta nire aitite etorri zirelako askoz goizago lana pixka bat aurreratzera, beraiek guk txorizoak egiten esperientzia handia ez dugula dakitenez,  dena prest utzi ziguten guk lanari erraz-erraz ekiteko.
Txorizoak egitea ez da erraza batez ere inoiz egin ez dituzunean, baina Ione eta biok oso arin ikasi genuen.
Nik txorizoak lotu egin nituen eta noizean behin nire amamari laguntzen nion.
Txorilzoak egiteko erropa zaharra edo zikina eramatea da aproposena, horrela zikintzerakoan ez du hainbeste garrantzirik. Hona hemen txorizoak egiten zoazenerako hainbat proposamen:

- Lasai egon, txorizoak ondo egin behar dira eta denbora behar dute.

- Lehen esan dizuedan bezala erropa zaharra eraman.


OLENTZERO ETA MARI DOMINGI BEHEKO ESKOLAN

jueves, 17 de diciembre de 2015

ZARATA KLASEAN

 Azteazkenean maisuak klasea ematen zuenean alboko gelan arbela dijitala ipintzen ari zuten eta taladradorearekin zarata asko egon zen eta ezin genuen klasea eman.

Orduan maisuk esan zigun informatika gelara joango garela. Baina hor jendea zegoen. Gero liburutegirantz joango genuen baina ikusi genuen gela bat sartzen zegoela.

Azkenean gure gelara joan ginen eta kili-kolo klasea eman genuen.

GURE SARIA

MERENDOLA on PhotoPeach

URAKAN PINTXOA

PINTXO BEJETALA

GABON PINTXOA

PINTXO VIP

NIRE ARREBAREN URTEBETETZEA.


Resultado de imagen de tarta de cumpleaños con LEIRE puesto
(QUE SE SEPA QUE EN LA TARTA PONE 14 NO 4)


Este sábado 12 de diciembre ha sido e(en el que comimos una tarta riquísima) cumpleaños de mi hermana y lo he celebrado con toda mi familia y nos lo hemos pasamos genial.
Le han regalado un montón de cosas (y a mi algunas) estuvimos tan felices que al día siguiente nos dolieron las mejillas.
Estoy muy feliz de que mi hermana tenga ya 14 años.

miércoles, 16 de diciembre de 2015

OSTIRALEAN ABESTERA!

OSTIRALEAN ABESTERA!

Hurrengo ostiralean (Abenduak 18) Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira. Beheko eskolara joango gara abestera gabonetako hiru abesti: Hatoz Hatoz Maridomingi, Horra Horra gure Olentzero eta Hator Hator mutil etxera.
Gelako 4 pertsonek bertso bat abestuko dute 3, 4 eta 5 urteko umeen aurrean, eta lau pertsona hoiek: Alex, Itsasne, Unai eta Irati dira.
Baserritarrez jantzita joan behar gara, edo kamiseta gorri batekin eta bakeroekin. 
Hurrengo ostiralean ez da egongo eskola arratsaldetik , eta gainera ostirala urte honetako azken eguna da eskolan.

lunes, 14 de diciembre de 2015

erregeen-opila

                                              "ERREGEEN-OPILA"

Resultado de imagen de roscon de reyesErregeen-opila oso gozo dago eta erregeen egunean jaten da. Barrutik ahal du eukin: esnegaina, txokolatea, krema pastelera... Gero ere izan ahal dira ezer barik. Kanpotik gerezi erdiak dituzte, baina batez ere azukrea edo zerbait berdina dauka. Ere daude berdina baina fruta desberdinarekin laranja eta maisu esan diguna, gelatina mota bat baina berdea. 
Resultado de imagen de roscon de reyes


ara olentzero!!


ARA OLENTZERO
Asteburuan museo batera joan nintzen .
Museo horretan  ikatza zelan egiten zen, burdina zertarako den... esan ziguten
Eta gainera Burdintzo ezagutu genuen .
Burdintzo ikatza behar zuen eta olentzero menditik jaisten ikusi genionean ohiuka hasi ginen "olentzero" ," olentzero". Eta azkenean menditik jaitsi eta Burdintzo-ren lantegira joan ginen.
Bera ikusi gabe beste atetik joan eta han zegoen Olentzero. Orduan eskutitza eman eta hiru gaileta eta Burdintzok bi gaztain ematen zituzten .
Gerro talo bat jan genuen feria bat zegoelako eta feria hori oso handia zen.
Pixkat beranduago jan egin genuen, zelako bazkaria .
Gure koadrilakoak eta Enai zeuden gurekin.
EGIA DA OSO ONDO PASATU GENUELA|!!!!

EGUN BEREZIA

   
         Bihar maisu Gabik esan digu hiruhile honetako azken eguna denez nahi ditugun gurpildun jolasak            eraman ahalko ditugula eskolara, bizikleta izan ezik.
         Bihar bi jolas egingo ditugu baita ere, patataren jolasa eta zaindu isatsa jolasa.
         Patataren jolasean talde bakoitzak bi patata ekarri beharko ditu. Bi pertsonak bekokiaren artean              patata eusten saiatuko dira eta dantza egin beharko dute, patata lurrera erori gabe.
         Zaindu isatsa jolasa ordea oso ezberdina da, zapi bat galtzetatik eskegi beharko dugu eta besteen            zapiak hartzen saiatuko gara gure zapia defendatzen gauden bitartean.
         Hori da dena, bihar zer egingo dugun azten bazaizuen sarrera honetan begiratzea besterik ez duzue          behar.





                                                                                         Nahia eta Paule Vega

ESKOLAKO AZKEN EGUNA

               
                     ESKOLAKO AZKEN EGUNA

Eskolako azken eguna ostirala izango da. Lehenengoz Gandasegira etorri behar gara Olentzero abestera, nahi izanez gero baserritarrez jantzita. Ondoren Egiara merendola egitera joango gara. Bakoitzak ekarri behar du gauza bat gero denok jateko. Arratsaldean ez daukagu eskolarik.

JENDE GUZTIA IRRIKITAN DAGO!!!




                                                                                                                                            Alex eta Bachir

PINTXOAK SALGAI

                     

                                     PINTXOAK SALGAI

La semana del día 10 al día 17 las clases de quinto estamos vendiendo pinchos. Cada grupo de cada clase ha estado haciendo los pinchos que han pensado previamente. Cada pincho se vende  a la hora del recreo en la entrada de clase a precio de 1€.
Cada euro que se recoja  se lo daremos a los necesitados. Este año vamos a darles el dinero a los necesitados.
Cada pincho se hace a las primeras horas de clase antes del recreo.

On egin!!

                                      MIKEL Y ASIER

merendola

OSTEGUNEAN MERENDOLA

Ostegun honetan euskaraz hitzegiten badugu merendola bat eukiko dugu, baina erderaz hitzegiten dugula ikusten badigu maisua,  azterketa eukiko dugu. 
Guk janaria ekarriko dugu: gozokiak, gailetak, Chettoak, Patak... Nik pelotazoak ekarrkiko ditut.
Oso ondo pasatuko dugula uste dut. Ere espero dugu euskeraz hitz egitea eta orduan ez eukitea matematika azterketa.

                                                         JOSU ETA IKER

LAN BIDE-VS-GALDAKAO

                              LAN BIDE-VS-GALDAKAO
Larunbatean Galdako kontra jokatu genuen. Nire ekipoa Lan bide deitzen da. Irabazi genuen 6-0. Lehenengo zatian  3-0 irabazten gindoazen, lehenengo gola nik buruz sartu nuen, bigarren gola Adrianek eta hirugarren gola Ibaik. Bigarren zatian ni ez nintzen atera, baina Urtatsek eta berriro Ibaik sartu zituzten golak. Hirugarren eta azken zatian ni berriz atera nintzen eta Adrianek azken gola sartu zuen. Oso pozik gaude hiru puntu gehiago lortu ditugulako. 

jueves, 10 de diciembre de 2015

GABON KANTAK

GABONAK

GABONAK

Hurrengo abenduak 24 Gabona izango da. Eta 24ren gauan Olentzero etorriko da opariak ematera, 25an opariak ikusiko dugu, nik irrikitan nago opariak ikusteko.
Gabon festa Kristau relijiokoa da. Navidad hitza latinetik dator ,"nativitas". 
Jesus, Jainkoaren semea da eta abenduaren 24an jaio zen. 33 urtekin hil zen. Guk olentzero daukagu baina beste toki batzuetan  beste batekin ospatzen dute, eta famatuena Papa Nöel da.
Leku batzuetan belena egiten da, nire aititek bat egin du, eta youtuben ipiniko du. Beste urte batzuetan ere egin du, eta bideo hau iazko belena da.
Orain, 2015 urte pasatu dira Jesus hil zenetik, hau da guk urteak zenbatzen dugu justu Jesus hil geroztik 
Espero dut aurtengo gabonak onenak izatea. 
GABON ONAK IZAN!!

miércoles, 9 de diciembre de 2015

Alcossebre

NIRE ASTEBURU POLITENA

2015ko abenduaren 4an ostirala, ez nintzen joan eskolara, Alcoseberrera joaten ginelako ni eta Luca 5.A gelakoa. Nola geneuzkan 6 ordu 10:00etan atera ginen Galdakaotik eta 16:00etan han geuden.Ez zegoen inor eta oso aspergarria zen, baina 18:00etatik aurrera etorri ziren gure lagun guztiak eta jolastu ginen. Gaueko ordu batetan gure urbanizazioko etxeetara joan ginen.



Larunbatean Carlaren urtebetetzea zen eta eraman gintuen leku batera sorpresa zena,inork ez zekien zer zen. Heldu ginenean Castellonera irrikitan geunden zer nolako tokia izango zen eta heldu ginenean paintball eta eskalada zen. Oso pozik geunden eta lehenengo egin genuena paintball izan zen eta korriketan arropa jarri ginen eta  armetan margozko bolak jarri genituen. Ni bakarrik nengoen taldean Paula 6 urte dituelako eta ezin zioten emon. Nik bakarrik izan nintzen baina irabazi  nuen. Bukatu genuenean eskaladara joan ginen eta arnesak eta aparatu guztiak ez jausteko jarri genituen, eta eskalatzen hasi ginen.
Egun politak izan dira.

NIRE ASTEBURUN BETEA

   
NIRE ASTEBURU BETEA

Asteburu hau luzea eta berezia egin da zubiari esker, eta nik pilo bat aprobetxatu egin dut.

Abenduak 6: Urtero bezala nire gurasoak, arreba eta ni Iparraldeko herri batzuetara joatea ohi dugu egunpasan. Aurten, Biarritz, Bidart eta Donibane Lohizune bisitatu egin doguz, han aprobetxatu dogu gabonetako erosketa  batzuk egiteko, adibidez janaria, apaingarriak gabonetako zuhaitzarentzako etab. Herri guztiak  jende beterik egon dira adibidez Bidarten abesbatzen erakusketa egon da eta Donibane Lohizunen  zanpanzaharrak ibili dira kalez-kale.

 
Abenduak 7: San Mamesera joan gara Athletic-i Malagaren kontra jolasten ikusten, baina inork ez du golik sartu.

Abenduak 9 : Gaur Durangoko azokaren azken eguna denez nire aita eta ni bertara joan gara. Han liburu eta diska pilo bat ikusi dut eta idazle eta abeslari asko bertan egon direz . Nik Gatibu eta Ken Zazpiren argazkia eta zinadura lortu dut


HAU BAI ASTEBURUA !!!!!!!!!!!!!



Durangoko liburu eta disken azoka.




Asteburu honetan Durangon liburu eta disken azoka egon da. Azokan edozein motatako liburuak daude:dramazkoak, barregarriak. . . Azoka hau urtero-urtero egiten da eta herri ezberdinetako jende askok bidaiatzen du Durangorarte norberak egin dituen liburuak aurkezteko eta saltzeko. Aurten esan dute Finlandiako kide batzuk etorri direla beraien liburuak saltzera eta dirudienez lehenengo aldiz Nafarroako idazleak ere etorri dira. Liburuez gain mota askotako musikako diskak egon dira salgai. Postu batean Zea Mays taldeko diskak egon dira salgai, postu horretan zerbait erosten baduzue eta sorte pixka bat badaukazuen Zea Mays-eko abeslariak diskaren estalkia sinatu ahalko dizue. Azken momentuan abeslari bateri elkarrizketa bat egin ohi diote eta noizbehinka galdera xelebreak entzuten dira. Asteburu honetan azokara joan  ezin izan duzuenak lasai, ez dut uste azoka hau desagertuko denik eta oker banagoen oraindik urte 

asko geratzen dira hori gertatzeko. 

ALIMENTOS SALUDABLES

ALIMENTOS SALUDABLES on PhotoPeach

martes, 8 de diciembre de 2015

NOJAN


                                              NOJAN                                                                                                                 


Larunbatean  Nojara  joan  nintzen.
Nojara bi lagun etorri ziren ,Gorka eta Asier .Gero han lau lagunekin elkartu ginen ,Laia,Asier , Maddi eta Aratz.
Nojan fiestak ziren ,eta han gauza asko zeuden ,adibidez umeentzako berbena . Ni estenariora igo nintzen dantza eta kanta egitera ,nire ahizta eta Maddigaz.
Hurrengo egunean herrira igo ginen eta han algak sikatzen zeuden leku guztietan eta azkenik Galdakaora etorri ginen.
                  


El viaje de Arlo

Este sábado he ido a ver una película a Torrezabal: el viaje de Arlo.
Esta película trata de que pasaría si el meteorito que impactó hace millones de años en la Tierra (el que extinguió los dinosaurios) hubiera pasado de largo. 
Arlo es un dinosaurio muy miedoso que se pierde persiguiendo a el humano que hizo que su padre muriera. Arlo intenta volver a su casa pero no sabe cuál es el camino que tiene que seguir. Arlo tendrá que ser muy valiente para poder volver a casa. 

EGUN BEREZIA KARRANTZAKO HARANEAN

Larunbat goizean Karrantzako haranera joan nintzen. Han El Karpinean egon ginen. Leku oso interesgarria da, animalia interesgarriak daude (hartzak, basa-katuak, iguanak, makakoak...) eta gainera Dinosauro batzuen panpin erraldoiak ere. Batzuk mugitzen ziren eta soinua ateratzen zuten.
Handik Pozolaguako kobazuloetan egon ginen. Oso famatuak dira estalaktita exzentrikoak (sustraiak modukoak) dituelako. 
Ondoren, jatera joan ginen. 
Azkenik, Karrantzara joan ginen nire ama lagun batekin elkar ikusteko.









Mostrando IMG_20151206_114309.jpg




sábado, 5 de diciembre de 2015

OLENTZEROREN ETXEA

Ostiralean Mungiara joan nintzen. Badakizue zer dago han? Ba... Olentzeroren etxea dago!
Olentzeroren etxea bisitatu eta eskutitza Olentzerori berari ematea proposatzen dizuet, primeran pasatuko duzue eta.
Izenaduba Basoa Euskal Herriko lehen parke mitologikoa da eta  Bizkaiko Mungiako udalerrian dago.
Euskal mitologiari buruzko parke tematiko bat da eta teknologia berriak erabiltzen dira bertan. Han Olentzeroren etxea dago 1511ko baserri bat da nahiz eta gaur egun berriztuta dago.
Pertsonaia mitologikoak antzezten dituzte ikustaldian. Bisita guztiak gidatuak dira eta gure kulturari, mitologiari eta baserriko ohiturei buruz hitz egiten digute.
Ikustaldi gidatua euskaraz egiten da. Ikustaldiak 2 ordu irautzen du eta bideo-proiekzioetan, elkarreraginezko jokoetan eta 3D-ko filmean oinarritzen da.
Ikustaldia amaituta Olentzerorekin egon ahal da.
Kanpoan oso atrakzio dibertigarriak daude eta honako hauek dira: Basajaunen labirintoa, Tartaloren haritz sakratua , Mariren kobazuloa... eta horiekin familian sartuko gara euskal mitologian.
Oso plan dibertigarria da Gabonetarako.
Anima zaitezte!

viernes, 4 de diciembre de 2015

COMILLASERA NOA

COMILLASERA NOA

Larunbata honetan Comillasera joango naiz, Comillas herri txiki bat da, eta oso jende gutxi bizi da eta Cantabrian dago. 

Uda guztietan joaten gara ni eta nire familia eta udako denbora batzuetan nire lengusiñak eta nire aitite-amamak etortzen dira gurekin egoteko. Kotxez ordu bat eta erdi behar da.
Oso polita da, asko joan naiz herria bisitatzera, orain buruz dakit herriaren bideak.
Asko joaten gara horko hondartzara, oso polita da.
Comillasen eraikin oso polit bat dago, "El Capricho". Barrutik gauza interesgarri asko daude ikusteko eta kanpotik ere bai. Antonio Gaudi deitutako arkitekto batek eginda.
Comillasen gustatzen zaidan jatetxe bat dago "La aldea" deitutakoa.



                                    

lunes, 30 de noviembre de 2015

ANANEN JATORRIA

Askok esango duzue piñak (ananak) zuhaitzetatik ateratzen direla, baina hori gezurra da pinak lurretik ateratzen da. Egia esanda hasieran landare bat ateratzen da eta horren gainean pina-gorrizka moduko bat. Denborarekin horitzen doa eta azkenean jateko prest dago. Eta ziur nago hau ere ez dakizuela, anana ehunka eta ehunka fruitu pegatutak direla eta bat moduan ikusten dugula.

GUGGENHEIM MUSEOKO ZAINTZAILEAK


GUGENHEIM MUSEOA ZAINTZEN DAURIEN ANIMALIAK


Gaur igandea, nire gurasoak, arreba eta nire aitaren errusiar lagun bat  Bilbora joan gara .
Han erakutsi dautsagu Bilboko leku interesgarriak eta haietatik bat Gugenheim Museoa da.

Bilboko  Gugenheim Museoa "arte contemporáneo" museoa da. Beren egilea Frank Gery izan zan eta  1997ko  urriaren 18an zabaldu zan.

Miresgarriena da zelan eta zegaz dagoen eginda: kaliza harria, titanio eta kristala. Itsasontzi baten forma dauka, orain dagoen lekuan dala urte batzuk  itsasontziak egiten daurien lantegi bat egon zan.

Gugenheim Museoa bi animaliz zainduta dago:

- Alde batetik: Gugenheimneko sarreran txakur bat dago, bere izena Puppy da . Hamabi metroko terrier bat da eta lorez beteta dago , lorak aldatzen dituzte bi bider urtero, udaberrian eta udazkenan. Bere egilea Jeff Koons da .
Esaten daurie Gugenheim dala Puppyren txabola.



Eta beste aldean, erreka kontra armiarma bat dago, bere izena Mamá da. Bederatzi metro altura dauka, eta beren azpitik ahal zara pasatu. Bere egilea  Louise Bourgeois da.








Gaurko eguna interesgarria izan da, beste egun batean Gugenheim barrutik bisitatuko dogu. 


ERDI AROKO AZOKA

ERDI AROKO AZOKA

Larunbatean Bilboko alde zaharrera joan nintzen "Atxurira" nire ahizpa (Goranerekin) eta  bere senarrarekin (Javirekin).
Atxurira joan nintzen Erdi Aroko azoka batera. Gauza polit eta interesgarri asko ikusi nituen adibidez:
Lehen nola egiten ziren ezpatak eta burdinezko gauzak,nola egiten zituzten bodegoiak lokatzarekin etb.
Han pertsonak Erdi Aroko zomorroekin jantzita zeuden.
Geroago patata bat orduko erara prestatuta jan genuen, super goxoa zegoen! Oso ondo pasatu nuen!


LAS COMIDAS

Las comidas se clasifican en tres grupos-janariak hiru taldetan sailkatzen dira:ERAIKITZAILEA,ENERGETIKOAK ETA ERREGULATZAILEA.
Eraikitzaileek proteinak dituzte-los constructores es decir eraikitzaileak tienen proteínas.
Energetikoak energia ematen duena-los energeticos  son los que nos proporcionan energía.
Erregulatzailea gatz mineralak, bitaminak eta ura.Los reguladores son los que contienen sales minerales, vitaminas y agua.El consumo habitual de fruta no hace que engordes


Eskupilota partidua

Pasa den igandean eskupilota partidua izan nuen, Eguzkibegiko lagun batekin jolastu nuen. Oso dibertigarria izan zen. Lehenengoz bi eta bat irabazten hasi ginen. Ni atzelaria nintzen eta Oier (Eguzkibegiko laguna) aurrelaria. Bigarren partiduan,  ni aurrelari eta Oier atzelari bezala, hamar zortzi irabazi genuen.                                              

Oliber magoa


Larunbatan joan ginen Iñigo, Asier eta ni espektakulo magiko batera.
Oso ondo pasatu genuen,truko batzuk ez nituen ulertu ondo. Magoa Oliber zuen izena. Oliber marrazki batetik uso bat atera zuen, geroago puxika batetik eta azkenik liburu batetik.
Biurtu zuen paper bat bastoi batean eta uso batzuk biurtu zituen untxi batzuetan.
Gero magia atera zigun ahotik eta gorria zen.
Azkenean karamelu magikoak egin zituen eta oso gozoak ziren.
Gomendatzen dizuet ikustea ahal baduzue, oso dibertigarria
izan delako!

HOTEL TRANSILVANIA 2

                                                Hotel transilvania 2

Atzo joan ginen zinemara Hotel tralsilbania 2 ikustera.Nahia, Ione, Paule Vega... lehenengo joan ginen txutxerak hartzera eta ondoren sarrerak hartzera. Gero zinemara sartu ginen eta zinema hasi zen filmea.
Drakularen umeak ume bat izan zuen. Egun bat Meibis Drakularen umeak bere umea eman behar zion bere aitari eta bere aitak erakutsi zion banpiro bat izaten. Baina ez zuen lortu banpiro bat izatea...
                          Zer gertatuko da ?
                Umea izango da banpiro bat?






      Paule.H. eta Maria

Nire oporrak

                                            Nire oporrak

Urte honetan joan naiz La Pinedara (Tarragona). Egun batean, joan nintzen "aquapark"batera: aquopolisera. Oso ondo pasatu nuen. Hiru metroko piszina bat zegoen, eta ureko barrakak pilo bat. Nire ahizpa igo zen guztietan. Niretzat barraka gustokoena kamikaze zen, txirrista urdinak direnak baina estali gabeak. Orain erakutsiko dizuet barraken bideo bat:             

Benetan oso dibertigarria zen !!!!!