jueves, 5 de noviembre de 2015

Oxabiren errometiak Gure Eskun

Orain dela hilabete batzuk Bilbon jo nuen Oxabirekin. Oxabi talde bat da txikitik panderoa jotzen nuen Andra Mariren musikariekin.
Orain handia naizela Jon Eguzkiza eta Jon Gonzalezekin jo egin nuen eta esan zidaten zu zara jo egin zuena gurekin, nik baietz esan nien.
Handik bi edo hiru hilabetetara berarekin egon nintzen eta esan zidaten nahi zutela nik beraiekin jotzea Bilboko kontzertuan, nik baietz esan nien, noski.
Eguna iritsi zen, Bilbora joan nintzen, handik nebilela Gatiburen abeslariarekin hitzegiten hasi nintzen. Handik gutxira nik jo behar nuen eta gorputzean nerbio gutxi izan nituen. Berehala bukatu zen eta etxera joan nintzen. Zelako pena eguna bukatu zelako, baina oso pozik nengoen.


 

11 comentarios: