sábado, 28 de noviembre de 2015

EUSKARAREN EGUNA



      Abenduak 3an euskararen eguna da. Jende askorentzat oso egun berezia denez ospakizun asko egiten dira. Gure eskolan gauza pilo bat egiten  ditugu eskararen egunerako, adibidez: abestiak prestatu, euskararen kanpaina (euskarak indar gehiago eduki dezan) eta hainbat gauza gehiago.Guztiz prest ditugunean euskararen egunerako dauzkagun gauza guztiak jende aurrean erakusten ditugu eta txikiek egin dituzten gauzekin batera ipintzen ditugu. Abestu eta gero, eskolara iristen naizenean oso harro sentitzen naiz neure buruarekin eta uste dut eskolako ikasle lotsatienak abestu ondoren pisu handi bat kentzen dutela gainetik. Hasieran nik uste nuen eskolan egiten ari garen kanpainan ez zela euskera hainbeste entzungo baina oker pentsatzen nuen.
Abenduak 3an lehiaketa pilo bat egongo dira, anima zaitezte lehiaketa baten batera, oso ondo pasatuko duzue baina animatzen bazarete arin hasi bestela ez duzue denborarik edukiko dena prestatzeko.




1 comentario: