miércoles, 20 de enero de 2016

AGATE DEUNAREN EGUNA

Otsailaren 5ean, Agate Deunaren Eguna da eta bezperan santa-eskean kalean ibiltzeko ohitura dago Euskal Herrian. Etxeko txikienak, makina bat koru, elkarte edo lagun talde kalez kale ibiliko dira koplak abestuz. Baina euskaldunak han eta hemen bizi gara, eta hori dela etaDiasporan ere antolatu dituzte Santa Ageda Eguneko ekitaldiak. Esaterako, Estatu Batuetan,Boiseko Ikastolako umeak izango dira protagonistak.

Nor da, bada, Santa Ageda edo Agate Deuna?

Historiak dio Agate Deuna Sizilian jaio zela 230ean. Diotenez, neska polita omen zen, hori dela eta, Siziliako Quinciano gobernadoreak Agedaren amodioa lortu nahi zuen. Neskatoak, ordea, kristautasunean fede itsua zien eta ez zuen honen proposamena onartu. Erantzuna ez zen Quincianoren gustokoa izan eta kartzelan sartu, eta bertan torturatu egin zuen. Bularrak moztu zizkion eta hil egin zen 21 urte zituela. Hori guztia 251ko otsailaren 5ean gertatu zen. Agate Deuna mendebaldeko lehenengotariko birgina-martiria da.

Kondairak kondaira, euskal kulturaren parte da, eta urtero urtero, otsailak 4an, Santa Ageda Bezpera ospatzen da Euskal Herrian. Ohiturari jarraituz, herri askotan baserritar jantzita eta makilekin ateratzen da kalera, lurrean joaz eta erritmoak markatuz. Euskal Herriko txoko gehienetan ospatzen da egun hau.


3 comentarios: