sábado, 30 de enero de 2016

BUBBLE FOOTBALL-A

Azken urteotan bubble football-a modan jarri den kirola da. Kirol honen helburuak honako hauek dira: talde-lana, dibertsioa eta kirola sustatzea.
Bubble football-a praktikan jartzeko puzgarri handi-handiak (bubble-ak), arropa eta zapatila erosoak, belaunetakoak, petoak eta baloia behar dira.
Puzgarriak jokalariaren gorputz guztia estali behar du, kirolariek puzgarrien barruan jokatzen baitute. 
Kirol honetan futbolean bezala jokatzen da baina bubble football-ean beste jokalariekin kontaktu fisiko gehiago lortzen da.
Burbuilaren barruan ez da itolarririk sentitzen eta aurkariaren kontra talka egin dezakezu, burbuila babesten baitu.
Bubble football-ean 8 jokalarik beste 8 jokalariren aurka jokatzen dute.
Arauak hauexek dira: errespetuarekin jolastea, bultzadak, pilaketak eta korrika egin beharrean, biraka joatea onartuta dago.

3 comentarios: