lunes, 11 de enero de 2016

Pasaiara irteera


Larunbat honetan Pasaiara joan gara koadrilakoak, Oier, Ione, Uxue, Eneko, ni eta gurasoak. Pasaia herri izugarri polita da, alde guztietara begiratuz itsasoa ageri denez alaiagoa ikusten da dena. Pasaiak bi zati dauzka, Pasaia San Juan eta Pasaia San Pedro, bi zatiak ibai zabal batek banatzen ditu  beraz batetik bestera ibiltzeko  itsasontzian igaro behar da ibaia. Pasaia San Juan zatian kaleak estu samarrak dira baina Pasaia San Pedro zatian ordea kaleak zabalak dira, jende gehiago dago. . .Herrian zehar bueltatxo bat eman ondoren itsasoari begira dagoen  ibilbide polit batetik ibiltzea gomendatzen dizuet. Albaola itsas kultur faktoria bisitatzera joan beharko zinateke, han talde txiki batek itsasontziak egiten dituzte. Orain dela asko San Juan itsasuntzia Ternuako ur hotzetan ondoratu zen. Ternuan baleak ehizatu zituzten eta beraien koipe guztia Ille du Basque uharteko labe handietan urtu zuten. Pasaiara itzultzekotan zeudela itsasuntzia hondoratu egin zen eta bertan zeuden bale olioz beteta zeuden upelak ere. Balearen olioa antzina oso garrantzitsua zen eta jendeak olio kopuru erdia berreskuratzea lortu zuen nekez.


Canadako itsas zientzilariek egurrez egur barkuaren pieza guztiak ateratzea lortu zuten eta neurtu egin zituzten, gero berriro ur azpira sartzea erabaki zuten hoberen kontzerbatuko zen lekua zela esaten zutelako. Neurri guztiekin Albaolako langileek San Juan itsasontziaren berdin berdina izango zen itsasotzi bat egitea adostu zuten, baina lehengo eran, adibidez: egurraren forma landuz, sokak beraiek eginez, gauzak eskuz eginez. . . Guztia amaituta egoteko gutxi gora bera 5 urte beharko dituzte, itsasontziak era horretara egiten dituzten pertsonak oso gutxi daudelako. 

San Juana alde batera utziko dugu eta Beothuk txalupari buruz hitz egingo dizuet. Orain dela hainbat urte euskaldunak itsasontzi bat hartu eta Ternuara abiatu ziren baleak ehizatzera. Beothuk txalupa txikia San Juana bazala hondoratu egin zen, Albaolako konpaniak txalupa berdin bat egin zuen orain dela bost bat urte eta Ternuako itsasoetara joan ziren abentura izugarri hori frogatzera. Arrainak arrantzatzen zituzten eta antzinako erara egiten zituzten gauzak. Esperientzia hori kameraz grabatu eta bideo bat egin zuten.

ALBAOLA PASAIA ETA HISTORIA EZAGUTU NAHI BADUZUE JOAN ZAITEZTE ETA ITSASOEN BARRENEAN MURGILDU!!!!!!!!!!!!!!!!!

3 comentarios: