lunes, 29 de febrero de 2016

BARIK TXARTELAK


Orain dela gutxi esan dute txango bat egingo dugula eta honena trenez eta tranbiaz joango garela da.  Barik txartela eraman beharko dugu, 6 edo 5 eurorekin ordaintzeko.  Duela gutxi mobilarekin kargatzea posiblea zen eta mobila gabe ere lasai baina mobila daukatenentzako oso ondo dago. Oraingoz Android sistema eragilea eta NFC teknologia duten telefonoekin soilik egin daitekeBarik txartela sakelako telefonoaren bitartez kargatzeko aukera indarrean dago gaurtik. Baina, nola egiten da?

Lehenbizi, ezinbestekoa da CTBren aplikazioa, 'Barik NFC' izenekoa, jaistea Google PlayStoren. Hasiera batean, Android4.0 edo berriagoa eta NFC sistema duten telefonoetan soilik egongo da erabilgarri, eta aurrerago kaleratuko dituzte gainerako sistema eragileentzako bertsioak.Aplikazio horren bitartez, erabiltzaileak edozein Barik kargatu ahal izango du, nahi duen guztietan, nonahi eta noiznahi.Horretarako, txartela telefonoaren atzealdean jarri behar da, hura ukitzen ari dela. Telefonoak Barik txartela identifikatuko du aplikazioa irekitzean, eta orduan hasiko da kargatzeko prozesua. Oso garrantzitsua da txartelak telefonoa ukitzea kargatzeko prozesu osoan.Aplikazioaren barruan, erabiltzaileak karga mota aukeratu behar du: normala edo hilabetekoa.Prozesu horretan, erabiltzaileak kreditu txartelaren datuak eta zenbatekoa zehaztu beharko du.Era berean, azken 30 mugimenduak kontsultatzeko aukera izango du.

3 comentarios:

  1. Nik iñoiz ez naiz joan trenes eskolarekin

    ResponderEliminar
  2. Ze ona aplikazio hori

    ResponderEliminar
  3. Nik ez naiz konturatu aplikazio hori zegoela baina zure sarrerari esker konturatu naiz

    ResponderEliminar