sábado, 27 de febrero de 2016

EUSKAL MITOLOGIA ( I )

    

       MARITXU TEILETAKO


Hagina galdu duzu? Euskal Herrian Mari Teilatakok batzen ditu ume txiker guztiei jausten zaizkien haginak. Horregatik hagina jausten zaizunean , teilatura jaurti eta abesti hau kantatu behar duzu: 
                                          "Maritxu Teiletako, gona gorriduna
                                                     eutsi hagin zaharra 
                                                       eta ekarri berria"
Mari Teiletakok kanta hori entzundakoan, hagin batu eta bere aintzira magikora eramango du, eta aintzira zure hagina izar bihurtuko da. Mari Teiletako behargin fin-fina da; horregatik zuek langile onak bazarete , Mari Teiletakok opari ederra ekarriko dizuet.
                      
       LAMIA


Erreka bazterrean bizi dira. Urre koloreko orrazia daukate. Hegazti-hankak dituzte. Ez zaio gustatzen gizakion inguruan egotea. Nahiago du aparte egon, erreka bazterrean edo iturri ondoetan.
Haserre daudenean beldurgarriak izan daitezke.






     ANBOTOKO MARI


  Jainkosa handia da. Harrokeriak, gezurrak, errespetu faltak zigortzen ditu. Sugar bezala haserretzen da        eta ekaitzak sortzen ditu.
Jainkosa handiak, gaueko izaki etra gizaki ez diren guztien dama. Euskal Herrian hainbat lekutan dauka bizilekua. Zigortu egiten digu gezurra eta harrokeriak, esana bete ez egitea, erruki falta, errespeturik eza eta ondokoari laguntzeko prest ez egotea. Haserre dagoenean ekaitzak eta trumoiak sortzen ditu.
     



2 comentarios:

  1. Ni anbotoko Mari eta Maritxu Teilatuko bakarrik ezagutzen ditut.

    ResponderEliminar
  2. Niri bakarrik Anbotoko Mariren Euskal Herriko mitologia ipuina gustatzen zait.

    ResponderEliminar