sábado, 5 de marzo de 2016

CHARLOT



Charles Spencer Chaplin Londresen jaio zen 1889 ko apirilaren 16an. 
Gurasoak aktoreak zituen. Txikitatik antzerkiaren munduarekin lotura estua izan zuen.  5 urterekin ama gaixo jarri zen eta Chaplinek hartu zuen haren tokia kanta bat abesteko.
Umezurztegian hazi zen bere anaiarekin aita oso gazte hil baitzitzaion eta ama gaixorik zegoen eta.
Gaztetan hainbat antzerki taldetan ibili zen eta lan ugari egin zituen.
1907 an Fred karnoren konpainian sartu zen. Harekin Europako eta Estatu Batuetako herrialde ugari bisitatu zituen.
Mack Snnet ezagutu zuen Estatu Batuetan eta hark kontratatu zuen filma bat egiteko, bere lehenengo filma zen.
Hasieran aktore eta komikoak imitatuz hasi zen. Apurka-apurka Charlot aktore bakartia eta maitagarria osatu zuen.
Zinema enpresa ugarirekin lan egin zuen. Filma asko egin zituen, besteak beste, Zirkoa, Garai Modernoak, Erregea, Hiriko Argiak...
1952an Suitzra joan zen bizitzera emaztearekin eta seme-alaba guztiekin.
1977.urtean hil zen. Baina Charlot gure bihotzetan geratu da betiko.

 

4 comentarios: