jueves, 3 de marzo de 2016

EGUZKIÑEREKIN LEHENENGO EGUNA


Resultado de imagen de profesoras dibujoAurten denek dakiten bezala Jorgerekin gaude, Eguzkiñe bajan zegoelako, baina gaur Martxoaren 3an Eguzkiñe gurekin egon da laguntzen, kurtso ia oso hau Jorgerekin iraundu dugu, eta Martxoan etorriko zela esan zigunean maisuak triste jarri ginen guztiak, joango zelako. Baina guk ez genuen nahi Jorge joatea oso majua delako. Azkenean, Jorge geratuko denez ez gaude hain triste. 
Eguzkiñerekin eta Jorgerekin matematika arloa egin dugu, baina nik ikusi dut Eguzkiñe ere oso majua dela. Jorge bezala ia-ia baina ez da ailegatzen gutxigaitik. Matematika egon garenean egiten Oierren andereñoa ere egon da laguntzen, baina orain ahaztu dut bere izena. Hau izan da gure lehenengo eguna Eguzkiñerekin klasean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario