sábado, 28 de mayo de 2016

BA AL DAKIZU NOLA OSPATZEN DIREN GABONAK ALEMANIAN?



Abenduaren 5etik 6rako gauean Alemaniak haurrek San Nikolasen bisita izaten dute. Abenduaren 24an hark ekarritako opariak irekitzen dituzte, zuhaitzaren argiak piztu eta gabon kantak abestu ondoren. 
Eguberrietan alemaniarrek Santa Barbaren adar, goroldio eta intxaur margotuekin etxea apaindu ohi dute. Mahaiak janariz gainezka izaten dira: arraina, ilarrak, antzarak sagarrez beteak, txerri-haragi errea, sagar erreak, pontxea eta rona. Urteko azken egunetan San Silbestre izaten da protagonista. Haren ohoretan edaria erruz izaten da eta espiritu gaiztoak uxatzeko suzko gazteluak erretzen dituzte. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario