sábado, 7 de mayo de 2016

NOIZ ERAIKI ZUTEN MUNDUKO LEHEN METROA?



Metroa lurpetik dabilen trena da. Hiri handietan jendea garraiatzeko erabiltzen da. 1836an Londresen lurpeko lehen trena eraiki zuten. Haren ostean, Europako eta mundu osoko beste hiri batzuetara zabaldu zen: Paris, Buenos Aires, Budapest, New York... Londresko metroak Underground izena dauka (<<Lurrazpikoa>>). Londrestarrek zilindro forma duenez The Tube (Tutua) deitzen diote. 

Londresko metroa munduko metro sarerik zaharrena eta handienetakoa da.

Beste hizkuntza batzuetan eta euskaraz metro hitza erabiltzen da. Metropolitar izenaren laburdura da. Izen horrek Parisko metroan du jatorria. Frantziako hiriburuko metroari, Metropolitane jarri zioten izena. Gaur egun metroak munduko hiri eta herrialde askotan daude: Moskun, Mexikon, Bartzelonan, Shangain, Euskal Herrian...

No hay comentarios:

Publicar un comentario