viernes, 13 de mayo de 2016

Txoriak beti kantari


Aste honetan zehar, dena egiteko gai izan gara: abestu, dantzatu, gure musika tresnak jo... Pena da, laster bukatuko dela, eta hurrengo urterarte itxaron beharko dugula aste zoragarria hau berriro ospatzeko. Aste honetan gauza asko egin ditugu, tailerrak, ekitaldiak... guztiok parte hartu dugu gauza batean izan ezik: ekitaldietan. Ekitaldietan, musikariek dantzariek eta bertsolariek soilik hartu dezakete parte baina gainerako guztiek ikusleak balira bezala jokatu ahal dute. Oraindik ostirala geratzen da, beisbol hanka partidu bat egingo dute 6garren mailako ikasleak irakasleen kontra. Orokorrean aste hau super dibertigarria izan da baina horrez gain gauza txarrak ekarri ditu berarekin batera: Etxerako lanak bidaltzen jarraituko dute, ez ditugu honenbeste jolas egingo, Aihnoa badoa... Hori bai, aitortu beharra dago faltan bota dudala altxorraren bila jokoa baina... Gainerako guztia mundiala izan da!
Orain gero eta bero gehiago hasi da egiten , beraz kamiseta mangamotzak jantzi.

5 comentarios:

  1. Aste horretan denok oso ondo pasatzen dugu!

    ResponderEliminar
  2. Nik egun bi bakarrik egon nintzen(osteguna eta ostirala)eta oso ondo pasatu nuen.

    ResponderEliminar
  3. Nik egun bi bakarrik egon nintzen(osteguna eta ostirala)eta oso ondo pasatu nuen.

    ResponderEliminar
  4. Oso ondo egon gara baina zuk esan duzuna... Berriro urte bat itzaron behar dugu Aste Kulturala eltzeko...

    ResponderEliminar
  5. Ni ere aste hau errepikatzea nahi dut ;-)

    ResponderEliminar