sábado, 28 de mayo de 2016

ZERGATIK ITSASTEN DIRA ATZAMARRAK IZOTZEAN?


Izotz atalak edo izoztutako jakiak, izozkailutik ateratzen ditugunean -18º-ra egoten dira, gutxi gorabehera. Ukitzen baditugu, gure atzamarrak izotzean itsatsita geratzen direla konturatuko gara. Hori gertatzen da azalean dugun hezetasunaren ondorioz (hezetasuna urria bada ere, beti izaten da gure larruazalean), hezetasun urri hori izoztu egiten baita eta izotzez itsasten zaizkio atzamarrak izotzari. Azaletik askatzea ura erabilita lortuko dugu; errazago epela bada.

Gauza bera gertatzen da, baina ez izotzarekin bezain nabarmen, ukitzen dugunean barruan izotz blokeak dituen izotz-ontzia. Izotz-ontziaren materiala beroale ona bada(esaterako, aluminiozkoa), efektu hori askoz ere nabariagoa izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario